- Arboletan den ederrena da
- Amodioa
- Argizagiak zelutik
- Argizari ederra
- Eguntto batez nindaguelarik
- Eijerra zira, maitia
- Erregek gizon ederrik
- Goizean goiz jeikirik
- Kaila kantuz
- Lili bat ikusi dut
- Maitia, nun zira
- Maitiak bilhoa holli
- Mendian zoin den eder
- Xori erresinula
Arboletan den ederrena da
Arboletan den ederrena da
oihan beltzian pagua.
Hitzak ederrak dituzu baina
bertzetarako gogua.
Jaun Zerukoak emango al-dizu
niganako amodiua.
Amodiua zein den zorua
mundu guztiak badaki.
Nik maiteño bat bakarra izan da
beste batek eramanki.
Ez nuke penik biziko balitz
nerekin baino hobeki.
Izar eder bat ateratzen da
Santiyo goiko lepuan.
Hari begira egoten nauzu
ateratzen den orduan.
Nere bizitza pixka da baina
zeinen dolorez dijuan.
Iturria: Lehenengo bi estrofak “Flor de canciones populares vascas” liburutik (J. Riezu), hirugarren estrofa Juan Mari Berasategiri jasoa.
Amodioa
Amodioa zoin den zoroa
mundu guziak badaki.
Nik maiteño bat izaki
eta beste batek eramaki…
Jainko maiteak gerta dezala
enekin baino hobeki…!
Azken bestetan egin nituen
izarraren ezagutzak;
Denen artean ageri ziren
haren begi urdin-beltzak;
Irri pollit bat egin baitzautan,
piztu zauztan esperantzak.
Geroztik ere mintzatu gira,
eia nahi ninduenez…
Harek bietan baietz erranik,
pentsa kontentu nintzanez!
Ez nuen uste haren agintza
betea zela gezurrez.
Orai bihotza urtua daukat
urean gatza bezala;
Izar onaren argien ordain,
izigarriko itzala!
Ohoin tzar batek berriki joanik,
nola naiteke kontsola!
Argizagiak zelutik
Argizagiak zelütik
argitzen dizu eijerki;
ene maite pollita eztüzü ageri.
Zeluko Jinko Jauna! zer eginen düt nik?
Zer eginen düt nik?
Fiatik batere eztuzu,
mundia erriz ari zaizü;
batu orotzaz agrada zira zü,
bat har ezazu, hura aski dükezü,
horrez segur nüzü.
Urzo apalaren malurra
galduz geroztik lagüna!
Triste da beti bere bihotzetik,
zeren ezpeitü maitatü bat baizik,
maitatü bat baizik.
Amodio berriak
sendotzen tizü eriak;
zure begiak ain dira eztiak,
zeren beitira eniak zuriak,
zuriak eniak.
Biltzailea: J. Sallaberry
Iturria: “Chants populaires du Pays Basque”, Baiona, 1870
Argizari ederra
Argizariak zelütik
argitzen dizu eijerki;
ene maite pollita eztüzü ageri.
Zeluko Jinko Jauna! zer eginen düt nik?
Zer eginen düt nik?
Fiatik batere eztuzu,
mundia erriz ari zaizü;
batu orotzaz agrada zira zü,
bat har ezazu, hura aski dükezü,
horrez segur nüzü.
Urzo apalaren malurra
galduz geroztik lagüna!
Triste da beti bere bihotzetik,
zeren ezpeitü maitatü bat baizik,
maitatü bat baizik.
Amodio berriak
sendotzen tizü eriak;
zure begiak ain dira eztiak,
zeren beitira eniak zuriak,
zuriak eniak.
Biltzailea: J. Sallaberry
Iturria: “Chants populaires du Pays Basque”, Baiona, 1870
Eguntto batez nindaguelarik
Eguntto batez nindaguelarik maitenareki leiuan,
erran uken niriozun hura niala goguan;
ene pena doloretzaz pietate har lezan.
Zure pena doloretzaz pietate ba-dit nik;
ene korpitz tristiareki eztirot eman plazerik:
zelin promes emanik nago Jinkoari lehenik.
Oro eijer, oro pollit zü zira, ene maitia;
zure eskutik nahi nikezü bizi nizano ogia,
eta gero ni nükezü zure zerbütxaria.
Eniz, ez, ni hain eijerra; nulaz erraiten deitazü?
Mundu huntako eijerrena bertutia lükezü;
hari ogenik egin gabe, otoi, maita nezazü.
Baratzian zuinen eijer jirofleia loratu!
Aspaldian desir niana orai dizut gogatu;
hura gogatu eztudano gaük eztizüt mankatu.
Baratzian eijer deia jirofleia loratu?
Aspaldian desir züniana orai düzia gogatu?
Zerbütxatu zirenian, berria, kunta ezazü.
Ene maite bihotz gogor, ezpiritu zorrotza,
orai dizüt orai ikusten etzizakedala goga;
amodiua utzi eta indarrez dügün boroga.
Jaun gaztia, otoi, parka, haur gazte bat ni nüzü;
zuri arrapostu emaitez bebeiaturik nuzu;
erran delako indartto hura, bestetan enpleg’ezazu.
Biltzailea: J. Sallaberry
Iturria: “Chants populaires du Pays Basque”, Baiona, 1870
Eijerra zira, maitia
Eijerra zira, maitia,
erraiten deizut egia;
nurk eraman ote deizu lehen floria?
Eztizu egin izotzik,
ez eta ere karrunik
ene lehen floriari kalte egin dienik.
Landan eder iratze,
behi ederrak aretxe;
zu bezalako politetarik desir nuke bi seme.
Horren maite ba’naizu,
obrak irakats itzatzu:
Elizala eraman eta han espusa nezazu.
Apezak dira España’n,
bereterrak Erruma’n;
hurak hanti jin artino, gitian txosta kanberan.
Aita dizut hil-berri,
amak eztizu urt’erdi;
zurekilan libertitzeko dolua dizut barnegi.
Oihaneko otsua,
dolu dereiat, gaxua,
antxuekin lo’gin eta zeren barurik beihua.
Enun ez ni otsua,
gutiago gaxua,
antxuekin lo’ginik ere kuntent gabez beinua.
Bortu goretan lanhape,
hur-bazterretan ahate;
zu bezalako falsietarik eztizut nahi deusere.
Biltzailea: Agosti Xaho
Iturria: “Ariel” egunerokoa, Baiona 1845
Erregek gizon ederrik
Erregek gizon ederrik guardetan ba-du segurik;
Lekunberri’ko brigadan batto ororen gainetik,
neskatxen engañatzen ez baitu parerik.
Ene maitia, zer duzu? zerk holakotzen zaitu zu?
Ez du denbora luzia zirela penetan sartu…
Plazeraren ondotik desplazera duzu…
Mendiak eder belarrez, begitartiak nigarrez…
Lan eginaz urriki dut, bainan probetxurik ez…
Orai hemen nagozu tronpaturik miñez…
Mendian eder arbola luze lerdena…
Zu zirade mundu huntan nik maitatzen zaitudana…
Bisitaturen zaitut ahalik maizena…
Lekunberri’ko neskatxak, Zuberoa’ra ba-noa;
Zuberoa’ko kolonbak deitzen bainau bere gana;
hautatu bear dela zuzenez lehena.
Iturria: “Gure Herria” aldizkaria, 1923
Goizean goiz jeikirik
Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
urera joan ninduzun pegarra harturik.
Jaun txapeldun gazte bat jin zautan ondotik,
heia nahi nuenez urera lagunik.
Nik ez nuela nahi urera lagunik,
aita beha zagola salako leihotik.
Aita beha zagola, ezetz erran gatik,
pegarra joan zerautan besotik harturik.
Urera ginenian, biak musuz-musu,
galdegin zautan ere: -“Zonbat urte tutzu?”
“Hamasei…hamazazpi orain’ez konplitu:
zurekin ezkontzeko gazteegi nuzu”.
Etxerat itzultzeko nik dutan beldurra,
ez jakin nola pentsa amari gezurra!
“Neska, nahi duzuia nik erakuts zuri,
etxerat etortzean zer erran amari?
Urzo xuri pollit bat, gabaz dabilana,
hark ura zikindurik, egotu naiz, ama”.
“Dakigunaz geroztiz zer erran amari,
dugun pegarra pausa, gaitezen liberti”.
Biltzailea: Aita Donostia
Iturria: “Gure Herria” aldizkaria, 1923
Kaila kantuz
Kailla kantuz ogi petik uztaril agorriletan;
maitea ganik etxerakoan entzun izan dut bortzetan,
amodioak bainerabilkan haren ate-leioetan.
Amodioa, amodio nahi duenak har diro;
nik batentzat hartu dut, eta sekula ez utziko,
ez sekula, tonbaren barnen sartu artino.
Kukuiak umeak xilo ttipian haritz gainean,
ama, ni ere nahi niz ezkondu adinak ditudanian;
ene lagunak eginak dire juan den aspaldi handian.
Primaderan zoinen eder brioletaren loria!
Aspaldian nik eztut ikusi neure maitiaren begia;
balinba gaixoak eztu ahantze niri eman fedia.
Oroitzen nuzu, oroitzen, ez zatazu ahanzten;
Madalena batek bezanbat munduian dut sofritzen;
jaten dudan ogia ere nigarrez dut trenpatzen.
Gaua ilun, bidia luze, ez dea pena handia?
Zure ikustera jiten gira, izar xarmagarria;
borta irek aguzu, zuk, tendreziaz betia.
Gaua luze izanagatik, argi mentsik ez dugu:
izar xarmagarri hura leioan omen dagozu;
gu etxian sartu artino harek argituren derauku.
Biltzailea: Charles Bordes
Iturria: “Chansons Amoreuses du Pays Basque-Français”, Paris 1898
Lili bat ikusi dut
Lili bat ikusi dut baratze batean,
desiratzen bai’nuke nere sahetsean:
lorea ez du galtzen, udan ez neguan,
haren parerik ez da bertze bat munduan!
Deliberatu nuen gau batez joaitera
lili arraro haren eskurat hartzera.
Ez bainuen pensatzen beiratzen zutela!…
Gau hartan uste nuen, han galtzen nintzela!
Etsenplu bat nahi dut eman guzieri,
eta partikularzki jende gazteari:
Gauaz ibiltzen dena ez da zuhur ari;
ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari!
Iturria: “Eskualdun Kantaria”, Baiona 1922
Maitia, nun zira
Maitia, nun zira?
Nik etzutut ikusten,
ez berririk jakiten;
nurat galdü zira?
Ala, kanbiatu da zure deseiña?
Hitz eman zenereitan,
ez behin, bai berritan,
enia zinela.
Oikua nüzü,
enuzu kanbiatu,
bihotzian beinin hartü,
eta zü maitatu.
Aita jeloskor batek dizu kausatu,
zure ikustetik,
geiago mintzatzetik
hark nizü pribatu.
Aita jeloskorra!
Zuk alaba igorri,
arauz ene ihesi,
komentu hartara!
Ar’eta ez ahal da sarturen serora;
fede bedera dugu,
alkarri eman tugu,
gauza segura da.
Zamariz iganik,
jin zazkit ikustera,
ene kontsolatzera,
aitaren ixilik.
Hogei eta lau urte batizit beterik:
urte baten burian,
nik eztiket ordian
aitaren axolik.
Alaba diener
erranen dit orori:
so’gidaziet eni,
beha en’erraner:
“Gaztetto direlarik untsa diziplina;
handitu direnian,
berant date ordian,
nik ba-dakit untsa“
Egilea: Undurain andrea, 1701ean Zuberoako Hauze herrian jaioa
Maitiak bilhoa holli
Maitiak bilhoa holli
eta koloria gorri,
eskuko larria xuri, zilar fina iduri,
eta bera xarmagarri best’ororen gaineti.
“Etxetto bat ba-dizut nik
jauregi baten parerik;
artan barnen egonen zira zilhar kaideran jarririk;
ihurk ezpeiteizu erranen nahi eztuzun elerik.
Nik ba-ditut milla ardi
bortian artzañeki;
Kataluña’n ehun mando bere zilhar kargeki:
hurak oro ba-dituketzu, jiten ba’zira eneki”.
-“Ba-duzia milla ardi
bortian artzañeki?
Kataluña’n ehun mando zilhar diharureki ?
Hurak oro ukenik ere, eniz jinen zureki”.
-“Maitenaren etxekoak,
kexu umen ziradeie:
alaba ene emaztetako sobera umen zaizie.
Ez emazte, bai amore: sofritu behar duke.
Senartako emozie
Frantzia’ko errege;
Frantzia’n ezpada ere, España’koa bedere:
bada errege, enperadore, püntsela ja ez tuke”.
Biltzailea: Charles Bordes
Iturria: “Chansons amoreuses du Pays Basque-Français”, Paris 1898
Mendian zoin den eder
Mendian zoin den eder eper zango gorri!
Ez da behar fidatu itxur’eder horri.
Ene maiteak ere bertzeak iduri:
niri hitzeman eta gibelaz itzuli.
Gaztena, ontu-eta lurrean ihaurri:
ene bihotza duzu zu ganat erori,
eta zurea aldiz harria iduri:
ene begi gaixoak nigarrez iturri.
Airea zahar eta kantorea berri:
ene maite pollita, zira xarmagarri:
kolore xuri-gorri, arrosa iduri,
mundurat jina zira ene ihargarri.
Heldu naiz zure ganat, arrosa ederra,
ezin-bertze huntarik nezazun atera.
Xangrin huntan hiltzeko jin balait malurra,
begian ba-zinuke betiko nigarra.
Biltzailea: J. Sallaberry
Iturria: “Chants populaires du Pays Basque”, Baiona, 1870
Xori erresinula
Xori erresiñula udan da kantari,
zeren ordian beitu kanpuan janari;
negian ezt’ageri; balinban ezta eri!
Udan jin ba’ledi,
konsola nainte ni.
Xori erresiñula ororen geien,
bestek beno hobeki hark beitu kantatzen;
harek du inganatzen mundia bai tronpatzen;
bera eztut ikusten,
bai botza entzuten.
Botz haren entzun nahiz herraturik nago;
ni hari hullant eta hura urrunago;
jarraiki ninkiro bizia gal artino:
aspaldi handian
desir hori nian.
Xoria zuñen eijer kantuz oianian!
Nihaurek entzun dizut igaran gaian.
Eia! Guazen, maitia, bi-biak ikustera:
entzuten ba’duzu,
xarmaturen zaitu.
Amak utzi nindizun bedats azkenian;
geroztik nabilazu hegalez airian.
Gaiak urtuki nindizun sasiño batetara,
han zizun xedera,
oi! ene malurra!
-Xoria, zaude ixilik, ez egin kanturik;
xoria, zaude ixilik, ez egin kanturik;
eztuzu profeiturik ni hola penaturik,
ez eta plazerik
ni tunban sarturik.
-Bortiak xuri dira elur dienian,
sasiak ere ilun osto dienian.
Ala ni malerusa! zeren han sartu nintzan?
Jun ba’nintz aitzina,
eskapatzen nintzan.
-Xoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik;
zer profeitu dukezu hola aflijiturik?
Nik eramanen zutut, xedera laxaturik,
ohiko bortutik,
ororen gañetik.
Biltzailea: J. Sallaberry
Iturria: “Chants populaires du Pays Basque”, Baiona, 1870