Herri antzerki melodramatikoaren sailean sartu behar dira, Joan Mari Lekuonaren iritziz, XVIII. mendeko hiru antzerki obra hauek:
- Pedro Ignazio Barrutiaren “Gabonetako ikuskizuna”
- Xabier Muniberen “Gabon sariak” eta “El borracho burlado”
- Sebastian A. Gandararen “Guernicaco gabon-cante”
XVIII. mendean hegoaldeko euskal teatro herrikoiak berrikuntza prozesu bat ezagutu zuen zenbait autoreren eskutik. Funtsean erlijioarekin dute zerikusia gehienek. Lekuonak dioenez, Xabier Muniberen “El borracho burlado” izan ezik, gainerakoak Eguberrietako misterioaren inguruko antzerkiak dira. Gandararenak, esate baterako, erlijioari buruzko teatro piezak dira, elizan kantatzeko eginak.