Ahozko literaturaren genero txikien berri ematekotan, asmakizun edo igarkizunen berri ere eman beharko dugu. Ezagutzen ditugun herri literatura zahar guztietan badira asmakizunak edo igarkizunak. Euskaraz beste modu batez ere izendatzen dira. Izendatzeko bi modu gehiago behar izanez gero, hor ditugu papaita edo pipitaki-papataki.