Ipuinak, elezaharrak, esaundak, parabolak, alegiak eta istorioak… izen arrunt gisa erabiltzen dira ahozko narrazioak izendatzeko, baina, ahozko narrazioaren berri argi adierazteko, bi sail nagusitan sailkatu behar dira, honelakoetan ikertzaileek orokorki onartu dituzten irzipide nagusiez baliatuz. Nabarmena da ipuin eta elezaharren arteko bereizketa: alemanek märchen eta sagen hitzak erabiliz argiro bereizten dituzte. Märchen direlakoak ipuin miresgarriak dira eta sagen direlakoak elezaharrak. Elezaharrak beti daude leku bati lotuak eta leku hartako erreferentziak hartzen dituzte. Gure lamia, basajaun eta jentilen kontakizunak bezala. Ipin miresgarriek, aldiz, leku-denborari buruzko zehaztasunik gabe, gertakariak berak dituzte aipagai, egiantzekotasunari edo sinesgarritasunari erreparatu gabe.