Poesia ludiko-koralak oso jatorri zaharreko arrastoa duten poemak dira, herriak gizaldiz gizaldi gorde dituen irudiz eta hotsez osaturiko testu zaharrak. Poema txikiak izaten dira, jostailu diruditen apaingarriak.
Poesia ludiko-koralak oso lotuta daude haur kantekin. Haurrak ez dira olerkien mezu intelektualaz kezkatzen, eta, gehienetan, poema abstraktuak dituzte gustukoen, itzulpenik ez duen honako hau bezalakoak:
“-Txinkirrikitxin-
atzo nintzen Bilbora
-txinkirrikitxin-
tomate berdetan.
-Txinkirrikitxin-
Bilbora noa
-txinkirrikitxin-
zer egiten?
-Txinkirrikitxin-
amantaltxo bat
-txinkirrikitxin-
erosten.”
Txinkirrikitxin (Katuen Testamentua)