Poesia ludiko-koralak hiru sailetan bereiz ditzakegu: esanahi ideologikorik gabeak, esanahi iluna dutenak, esanahia eta dekorazioa nahasten dituztenak.

 

1.- Esanahi ideologikorik gabeak

Hitz erritmodunak dituzten poemak dira, inolako eduki ideologikorik gabeak:

“Leloli-relo-leloli-relo
leloa-zarai-leloa”

 

Edota beste hau:

“Lan-lan-lan
laran-laran-laran-lan-lan.
Lan-lan-lan
laranlaran-lan-lan.”

2.- Esanahi iluna dutenak

Onomatopeiak eta hizkera estilizatua erabiltzen dira hauetan. Gaia jakina da, nahiz eta zehaztasunak ezkutuan geratu:

“Xirristi-mirrixti, gerrena plat,
olio-zopa, kikili salda,
urrup, edan edo klik…
ikimilikiliklik!”

 

Poesia ludiko-koral honetan otordu baten xehetasunak ematen zaizkigu oso deskripzio estilizatuarekin.

 

3.- Esanahia eta dekorazioa nahasten dituena

Honelakoak dira gehienak, eta bietatik dute: esanahi jakina, eta, aldi berean, osagai dekoratiboa. Egitura hau du “Donostiako hiru damatxo” kanta ezagunak:

“Donostiako Gaztelupeko
sagarduaren gozua;
hantxe edaten ari nintzela
hautsi zitzaidan basua.
Eta kriskitin-kraskitin
arrosa krabelin,
basua kristalezkua”

 

Oso ezaguna egin da bele ehiza deskribatzen duen ondoko jolas-poema hau. Zenbakiak desitxuratuz, sorgin hizkeraren antzeko zerbait taxutzen da. Zozketa egiteko izaten zen, jolasean “itsu” nor geldituko zen  jakiteko:

“Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zai, zoi, bele,
arma, tiro, pun!”

 

Hona hemen poesia ludiko-koral umoretsu bat:

“Rau, rau, rau,
dotea badut baina,
rau-rau-rau,
ardoak galdu nau”

Kanpai-hotsa gogorarazten du beste honek:

“Gure eliz´dorreko ezkila zaharrak,
badauzka hedaturik berrien bakarrak:
dilin, dalan, dalan,

din-dan boleran”

 

Haur kanta jostalari honek ere onomatopeiekin jolasten du. “Bilin bolo” boluaren (errotaren) hotsa itxuratzen du, errotaren higidura hots bihurtuz:

“Bilin bolo bolaixo,
atxari ura darixo,
sagartxuari mustixo,
sagartxuari mustixo,
akerrak dantzan,
idian exan,
astuek tanboliña jo!

Bilin bolo bolue
bolu errotakue,
urek darue zorrue,
urek darue zorrue,
garixe bada eregi eta
artue bada bixue!”

Asko dira esanahia eta dekorazioa nahasten dituzten olerkiak:

“Axun, kla, kla,
axun, kla, kla,
Josepa Antoni brujea,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik.” 

“Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro…
pux! pux! pux!”

“Aitona Martzelon,
kiskiti-kaska
kaska melon”

“Errota pio, klak-klak
Errota pio, klak-klak.”

“Txuri ta gorri ta kikirriki!
Txuri ta gorri ta kikirriki!