Atsotitzak sailka banatu ohi dituzte esaera zaharren biltzaileek. Horrela egin zuen Resurreccion Maria Azkue lekeitiarrak Euskal Herriaren Yakintza izeneko hirugarren liburukian. Adibide gisa, honek egindako sailkapena erabiliko dugu:
Jaungoiko eta Santu izenekoak:
- “Jaungoikoa, bat eta bera nahikoa”
- “Jaungoikoari erreguz, beharrari mailuz”
- “Nor beretzako, Jainkoa guztiendako”
- “San Bizente hotza, neguaren bihotza”
- “San Simon eta San Juda, negua heldu da”
- “Santa Luzia eguna, argia gabe iluna”
Langintza dutenenak:
- “Errementariaren etxean zotza burruntzi”
- “Balizko olak burdinarik ez”
- “Ez dago obisporik lehen apaiz izan gaberik”
- “Hiltzea erregeak hausten ez duen legea”
- “Itsuen herrian okerrak alkate”
- “Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun”
- “Soinugilearen etxean oro dantzari”
Deabruari dagozkionak:
- “Deabrua zahartu, ez ordea ondu”
- “Deabruak asmatu ez zuena, emaztekiak egin zuen”
- “Deabruak eman, deabruak eraman”
Abere eta beste izaki bizidunenak:
- “Asto joan eta mando etorri”
- “Bi etxetako txakurra goseak jan”
- “A zer parea, karakola eta barea!”
- “Ahuntzaren umea antxume”
- “Ez utz eskuko txoria airekoaren menturan”
- “Mendiko txoria mendian laket”
Aldartezkoak, umoretsuak:
- “Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza”
- “Hitzak ederrak eta putzak minak”
- “Hara bi: zu bat eta bestea ni”
- “Hartu eta emon, praileak ez ditu bi izen on”
- “Maria gurea gorule gaizto, haren atorrak zulorik asko”
- “Patxi, taloa jan eta ipurdia itxi”
- “Ura ez da solasgura”
Gorputzari dagozkionak:
- “Ogi gogorrari hortzak zorrotz”
- “Bururik ez duenak zango”
- “Begi guztiek ez dute egun batean negar egiten”
- “Bistan dagoenak ez du ispilu beharrik”
- “Bururik ez eta txapela nahi”
- “Ikusten ez duen begiak minik ez”
- “Irabaziak oinak arin”
Eguraldiari dagozkionak:
- “Eguzkia nora, zapiak hara”
- “Hitzak eta lumak eramaiten haizeak”
- “Arrats gorri, haizetsu; goiz gorri, euritsu”
- “Edozein da pilotu eguraldi ona denean”
- “Hegoaren ondotik euri”
- “Izotz urte, gari urte”
Etxekoak:
- “Etxeko sua etxeko hautsez estali”
- “Hobe da berotzen duen su ttipia erretzen duen su handia baino”
- “Aitak bildua, semeak barreia”
- “Alaba gaizki ezkondua, etxera laster”
- “Emaztearen indarra, negarra”
- “Umearen zentzuna, etxean entzuna”
Herri jakin bat edo gehiago aipatzen dituztenak:
- “Gezur bat esan nuen Getarian, ni baino lehen zen atarian”
- “Berez behar Billabonakoa”
- “Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman”
- “Bizkaiko negua, garizuman”
- “Errezil, nekez bizi eta errez hil”
- “Larresorotarra zillarra, baina zitala”
- “Lekitto, barreak itto”
Urtaroei eta eguraldiari dagozkienak:
- “Abenduko eguna, argitu orduko iluna”
- “Geroa, alferraren leloa”
- “Apirila euritsu, urte hura ogitsu”
- “Denborak ontzen ditu intxaurrak”
- “Negua zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria”
- “Urteak gailendu, ajeak azaldu”
Orotarikoak:
- “Aisa irabaz eta aisa igor”
- “Baleki gazteak, baleza zaharrak”
- “Bidaide, gogaide”
- “Izana, enea enetzat, zurea biontzat”
- “Hobea maiz onaren etsai”
- “Sekulan ez barka zure buruari, bertzeei beti”