Aliterazioa

Oso nabarmena da atsotitz asko eta askoren aliterazioa. Honen bitartez, soinu goxoa eransten zaie erran komunei, eta buruan errazago gelditzen dira. Hitzekin jokatuz modu askotara lortzen da aliterazioa. Batzuetan hitz homonimoen bidez lortzen da eta beste batzuetan hitzaren erroarekin jokatuz:

 

Bertsoa

Euskal atsotitzek maiz bertsoen antza dute. Bertso moldea neurrian, etenean eta puntuan antzematen da. Atsotitz askok bi zati dituzte, eta lehenaren eta bigarrenaren artean etena dago. Askotan atal bakoitzak silaba kopuru bera du eta puntua ere berdina:

 

Irudiak

Irudiz beteriko hizkuntza erabiltzen da atsotitzetan, imajinaz jantziriko moldeak. Gauza zaharra eta akastuna adierazteko, “Txalupa zaharra ur egarri” esango da; itxurekin kontuz ibiltzeko, “Distira egiten duen guztia ez da urre”; edo “Maindireak haustea baino oinetakoak haustea hobe”, ohean eri egotea baino dirua gastatzea hobe dela esateko.

 

Tropoak

Hitz bati ohiko ez duen esanahia ematen zaio. Atsotitzek tropoen baliabide guztiez baliatzen dira.

 

Prosopopeia

Gauzei edo izen abstraktuei bizidunen ezaugarriak edo ekintzak eransten zaizkie:

 

Paradoxak

Asko dira euskaraz:

 

Laburtasuna-elipsiak

Asko dira bi hitzez osatutako atsotitzak:

Izenondo eta izenorde bikoitzen bidez korrelazioz loturiko esaera asko da: nola/hala, non/han, zenbat/hainbat, zer/hura…

 

Paralelismoa

Hitz, egitura sintaktiko edo ideia bat errepikatzeari esaten zaio. Errepikapen teknika hau maiz erabiltzen da atsotitzetan:

Esaera askok paralelismo antitetikoaren egitura du: bi errealitate elkarren kontra ipintzen dira. Batzuetan aski da bi hitz aurrez aurre ipintzea: “atzerri, otserri”. Baina gehienetan esaera zaharraren bi atalak osatzen dira:

 

Konparazioa

Zuzena izan daiteke:

edo zeharkakoa: