Juan Mari Lekuonak dioenez, Inauterietako tragikomediek bi antzezpen motabiltzen dituzte: moralitateak eta eztabaidak.
Moralitateak: bertsotan idatziriko alegoriak dira, eta horietan bizioak hurbiletik deskribatzen eta azaltzen dira eta guztiz arbuiatzen hizkera laban, nasai eta lotsagabe samarrean.
Eztabaidak: pertsonaien arteko hinki-hankak, zalantzak, duda-mudak. Epai edo borroka baten itxura ematen zaie eztabaida horiei, eta horretan antzerki mota honek bat egiten du Zuberoako eta Nafarroa Behereko beste zenbait antzerki herrikoirekin, hala nola, asto-laster edo inauterietako fartsekin.