XVIII. eta XIX. mendekoak dira G. Hérelle-ren iritziz. Zuberoan idatziriko obrak dira, baina obra egokituak direla uste da, izan ere, Europa osoan zehar errepresentatzen ziren Inauteriaren eta Garizumaren artekoborrokarekin eta epaiketekin bat egiten du. Juan Mari Lekuonak Italiako “Guido de Faba”, Frantziako “Rabelais” eta Espainiako Juan Ruiz Hitako Artziprestea ditu tragikomedia hauen aitzindaritzat.
Guganaino iritsi diren eskuizkribuak ez dirudi jatorriz euskaldunak direnik; agian beste hizkuntza batetik moldatuko ziren.
Hiru obra soilik gorde dira, eta XVIII. eta XIX. mendeetan bost aldiz bakarrik jokatu zirela uste da; ez dirudi, beraz, antzerki mota honek bizitasun handirik izanzuenik. Azken errepresentazioa 1852an egin omen zen.