Euskal izen bat baino gehiago erabili izan da atsotitza esateko: proberbioa, esaera zaharra, hitz zaharrak, arrapuak, esakuneak, errefrauak…
Axularrek errefran eta erran komunak izenak darabiltza; susmoa da atsotitz hitza Oihenartek asmatua dela.
Esaldi luze baten ordez erabiltzen den esaera laburrari esaten zaio atsotitza. Honela defini liteke: herriak eguneroko bizimodutik ateratako esaera gogoetatsu laburrak, belaunez belaun heldu direnak, molde tinkoetan erabili eta zerbait irakasten dutenak.