Zuberoan errepresentatzen dira egun pastoralak, baina Donibane-Garazi eta Donapaleu inguruan ere egin izan dira. Beste eskualde batzuetan behiala egiten ziren errepresentazioak ere pastoralen gisakoak zirela dio zenbait autorek.

Gaur egun Zuberoako herriek txandaka hartzen dute pastorala antolatzeko ardura, herritar guztiek parte hartuz. Inoiz, urte berean, herri batean baino gehiagotan antolatzen da; hegoaldeko antzokietan ere egin da zenbait errepresentazio.

Garai batean antzezleak herriko gazte ezkongaiak izaten ziren, denak mutilak edo denak neskak, baina, gaur egun, neskek eta mutilek elkarrekin parte hartuz egiten dute, ezkonduak nahiz ezkongabeak.

Neguan egin behar izaten dira prestakuntza, saialdiak eta janzkiak. Garai batean Pazko ondoko lehen igandean izaten zen lehen antzeztaldia.

Patri Urkizuren iritziz, lehenengo pastoralak, kronologikoki, XVI. eta XVII. mendekoak dira; Arene Garamendik, Jon Kortazarrek eta BeƱat Oihartzabalek XVIII. mendean kokatzen dute pastoralen hasiera.