“Ama ezkondu ezkondu”
Ama, ezkondu, ezkondu,
denporea dan artean.
Ene alaba zer diraustazu?
Ogirikan ez etxean.
Galburutxu bat topatu neban
bidean ostikopean,
zortzi anega kendu neutsazan
aurreko bote batean.
Ukulun dringin maspelen dringin,
sankulun de blanko txuntxurrun berde;
txitxibiribiri rak eta plau,
ardauak honelan ipinten dau.
Ama, ezkondu, ezkondu,
denporea dan artean.
Ene alaba zer diraustazu?
Ardaorikan ez etxean.
Masmordotxu bat topatu neban
bidean ostikopean,
zortzi kantara atara niozkan
aurreko lakaina batean.
Ukulun dringin maspelen dringin,
sankulun de blanko txuntxurrun berde;
txitxibiribiri rak eta plau,
ardauak honelan ipinten dau.
Biltzailea: R. M. Azkue
Iturria: “Cancionero popular vasco”
Lekukoa: Julian Ugartetxea, Markina
“Pinpirin eta Florian”
Pinpirin eta florian dago,
florian eder xoxua.
Hark hura galdu, nik hura banu,
andretan nuke gogua.
Konpainian den ederrena da
Manex presentekua.
Manex hunek ederki;
Juana horrek hobeki.
Horiek horiek eremanen dute
beren bizia airoski.
Etxe egin berria,
ganbera leiho gabia,
Atea klin-klan, zerratu eta
oi! Zer besarkada aldia!
Juana, kontent zireia?
Biltzailea: Aita Donostia
Iturria: “Euskal eres-sorta”
“Oi Pello, Pello”
– O Pello, Pello,
logale nauk eta
jinen niza oherat?
– Irun ezan eta,
gero, gero, gero,
irun ezan eta
gero, gero bai.
– O Pello, Pello,
irun diat eta
jinen niza oherat?
– Astalka zan eta,
gero, gero, gero,
astalka zan eta
gero, gero bai.
– O Pello, Pello,
astalkatu diat eta
jinen niza oherat?
– Harilka zan eta,
gero, gero, gero,
harilka ezan eta
gero, gero bai.
– O Pello, Pello,
harilkatu diat eta
jinen niza oherat?
– Irazki zan eta,
gero, gero, gero,
irazki zan eta
gero, gero bai.
– O Pello, Pello,
irazki diat eta
jinen niza oherat?
– Jos ezan eta,
gero, gero, gero,
jos ezan eta
gero, gero bai.
– O Pello, Pello,
josi diat eta
jinen niza oherat?
– Argia dun eta,
bihar, bihar, bihar,
argia dun eta
jinen hiz bihar.
Biltzailea: R. M. Azkue
Iturria: “Cancionero popular vasco”
Lekukoa: Martin Landerretxe, Busunuritz herrikoa (Nafarroa Beherea)
“Hiru laukoko txokolatea”
Hiru laukoko txokolateak
alper eingo dok lau lauko:
gona gorriak salduagatik
ez tok usua galduko. (bir)
Urioleak eroan deustaz
neuri aurtengo liñoak.
Ai sekulako izutu nintzan!
Harek eroezan brinkoak! (bir)
Gorua balitz lo egotea,
barriketea ardatza,
Neure emazteak egingo leuke
bazterrak bete matasa. (bir)
Urioleak eroan deustaz
umeak eta andrea;
eztot besterik sentitzen baia
bai Matxalentxo neurea. (bir)
Biltzailea: R. M. Azkue
Iturria: “Cancionero popular vasco”