Gernikako marijesiak:
Gabonak dira eta
Abendu Santu onetan
Kristo’ren jayotzian,
kontentuaren aundiz
guziok poz gaitian.
Maria Yose!
Yose Maria!
Maria Yose!
Adan formadu sanian
lenengo lurrian,
pekatu egin eban
paradisu ternalian.
Maria Yose! …
Linborian egosan deyes
bost milla urtian,
Jauna serutik lurrera
etorri seitian.
Maria Yose! …
Erabagia isan san
Trinidade altuan,
biar sala biraldu
lurrera aingerua.
Maria Yose!
Biar sala biraldu
lurrera aingerua,
erremediatzeko
Adan’en pekatua.
Maria Yose! …
-Nor emen mensajerua?
-San Gabriel aingerua.
Egingo dabena ondo
Jaunaren agindua.
Maria Yose! …
Edegi dirade seruan
ate diamanteskuak;
arixekaz batera
bentana isarreskuak.
Maria Yose! …
-Gisonik ez dot esagun
lurraren ganian;
egiñik deukat boto
ni jayo nintzanian.
Maria Yose! …
-Espiritu Santu Jaunak
emonik argia,
zeure kontzebidua
isango da garbia.
Maria Yose! …
-Es deukot nik errurik
ba-nas esklabia;
Jaunak ordenadu dau
ni onela isatia.
Maria Yose! …
Marabilla andi bat
serutikan lurrera:
konsebidua izan da
Zeruko Erregiña.
Maria Yose! …
Ez dator gisonetatik
ez gisonaren obratik;
elejidurik eguan
eternidadetik.
Maria Yose! …
Nabegadua isan san
bederatzi illabetian,
mundu onetako
itxasuaren gañian.
Maria Yose! …
-Josepe ditxosua:
ya da denporia
neugandik jayoteko
Jesus salbadoria.
Maria Yose! …
Eguskia nola doyan
kristalaren artetik,
semia jayo dala
Amaren sabeletik.
Maria Yose! …
Kristalian argia
besela pasatu;
egin-da gero bere
dontzela geratu.
Maria Yose! …
Eguski dibinala
gaubaren gauberdijan
etorri da mundura
gizonaren jantzijan.
Maria Yose! …
Trinidade altuko
bigarren personia
transformadurik dago
Belen’go estalpian.
Maria Yose! …
Otzarren ikaraz dabil
jayo dan infantia.
Bere amak dirautzo:
-Ixi ene semia.
Maria Yose! …
Astua ta idia
daukas aldamenian,
arnasas berotzeko
ostuten danian.
Maria Yose! …
Astuak arrantzia
idiak arnasia:
alan berotzen eben
jayo dan infantia.
Maria Yose! …
Astua ta idia
jaten egosanian,
seña euki ebela
bijaren bitartian.
Maria Yose! …
Iru Errege Maguak
ain bide lusian
milagrosamentian
juntatu sirian.
Maria Yose! …
Iru Errege Maguak
ain bide lusian
bakotxak eroyela
beren presentia.
Maria Yose! …
Iru Errege Maguak
ain bide lusian
ostatua artu eben
ain etxe pobrian.
Maria Yose! …
Belen’go portalera
eldu sirianian
ango saldiaren otzak
espantadu seukian.
Maria Yose! …
Aurra adoratzen
Iru Errege emen
ikusirik pobresan
arritu siraden.
Maria Yose! …
Erregaluak bere
ekarri situen:
urria, itzentzua,
mirra irugarren.
Maria Yose! …
Gasparrek urria ta
Beltzor’ek intzentzua;
Baltasar’ek eroyan
mirra preziosua.
Maria Yose! …
Erodes’ek esan eutzen
Erregiari gabian
emendik satosela
-“Ni bere juan neitian”.
Maria Yose! …
-Erodes koitadua,
burladu saitue;
erregiak juan dira
seu ikusi bage.
Maria Yose! …
Erodes Erregia
faltzo, traidoria;
seren damu eban
Kristo’ren jayotzia?
Maria Yose! …
* Oharra: Marijesiak bederatzi egunez kantatzen dira eta kantu hauek lehenengo lau egunei dagozkie, Manuel Lekuonak bere liburuan dioenez..
Iturria: “Aozko literatura”
Biltzailea: Manuel Lekuona
Markina-Zeberioko marijesiak:
Nazareteko tenplu santuan
Nazaretako tenplu santuan
dontzeila eder bat jarririk.
Izena bere Maria dauko
graziaz ordenadurik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
Ate-bentanak guztiak bere
barrutik daukoz itxirik.
Barrutik daukoz itxirik eta
inoiz sartu ez daiten gizonik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
Ez, ez plantadu dontzeila ederra,
hemen ez dator gizonik.
Aita eternoak bialduta dator
Grabiel zeruetarik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
San Grabiel Zeruetarik,
enbajada zerori.
Jesusen ama izan egiteko
badozu borondaterik?
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
Nik borondatea badot baina
ez dot merezimenturik.
Merezimentu daukazulako
zeu zagoz eskojidurik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
Doministiku peneaz pena
peneaz doministiku.
Zeure zeure entrainetan
Salbadorea dala sortu.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
Oharra: Marijesien eredu hau Markinaldean eta Zeberion kantatu izan diren txatalak erabiliz osatu da.
Iturria: “Oles ta oles” (‘Urte sasoiak’ bilduma, 1998)
Egilea: Ikastolen Elkartea eta Labayru Ikastegia.