Amaren alabarik

Amaren alabarik
munduan badago
gizon kanpo-ederrez
neu aserik nago.

Sagar bat erreta ta
beste bat gordinik
ai ze bizimodua
gastaten dodan nik.

Txikitxu politori
zer dozu negarrez?
Aitek tabernarako
dirurik emon ez.

Aitek tabernarako
dirue emoteko
berak hartuko leuke
nok emon baleuko.

Etxetxo zar bat dago
Barazar ganean
etxako urik sartzen
aterri danean.

Errekara yoanda
begi biek bota
bat baino eztekonak
biek zelan bota.

Arin arin eiten dau
soloan erbiek
hutsik egiten ditu
punturik erdiek.

Altuen San Bernabe
bajuen Gordobil
Mekoletako plazan
tanboliñe dabil.

Gaztea nintzanean
denpora batean
enintzan sosegatzen
ezkondu artean.

Eguzkie yoan da

Eguzkie yoan da
bere amagana
biher etorriko da
denpora ona bada.

Astotxo bat baneuko
buzten zuriegaz
Ermure yoateko
gona gorriegaz.

Amorebietako
bizi-alargune
bakarrik egon barik
hartuixu lagune.

Hamalau zapatarik
ein dabe juntea
zeinek lenago yosi
Zapata puntea.

Tiriki tauki tauki
mailuaren hotsa
hamalau hargin baino
hoba dok harotza.

Agure buruzuri
oilanda zalea
nok irakatsi deutsu
gurera bidea?

Gazteak badakizu
zelan dantzan egin
burua gora-gora
kaderai eragin.

Kopla berriak

Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin;
Haizea kiribiltzen
dabil Mari Zikin;
ala, morena,
dabil Mari Zikin…
Eskutxoek jo dute
kriskitin-kraskitin.

Behatz txikiak estu,
txakurrak: “ai, ene!”
Ezinean da Pintto,
ez kanpo, ez barne,
ai, oi, ei,
ez kanpo ez barne…
Behatz txikiak estu,
txakurrak: “ai, ene!”

Behatz nagiarentzat
tori eraztuna;
doinua tinkatzeko
urrezko ttun-ttuna,
Behatz nagiarentzat
tori eraztuna.

Behatz zuzena dugu
begiaren lagun;
itsasgaina oin-hutsik
igaro dezagun,
ai, oi, ei,
igaro dezagun…
Behatz zuzena dugu
begiaren lagun.

Eskuak eskuekin
txalopin-txaloka;
zeruan hasi dira
izarrak saltoka,
ala, morena,
izarrak saltoka…
Eskuak eskuekin
txalopin-txaloka.

Neure kristauak badakizue

Neure kristauak badakizue
noiz dogun Santa Ageda,
lege zaharreko usadioa
kantetan gatoz atera.

Gobernadore Palermokoak
aginduria baeban,
Santa Ageda hain zan ederra
haren andratzat nahi eban

Gizon handia izanagaiti
hori logradu ez eban,
lehendabiziko azotaduak
horregaiti izan zituan.

Soldadu batek itandu eutsan
aber nahi eban aldatu,
Santa Agedak erantzun eban
Jesus nahiago nik maitatu.

Bere bularrak ebagiteko
kutxiloagaz ondotik,
negargarrizko tristurarekin
osoz bularrak kendurik.

Orain hasita gura genduke
etxekoandrea notadu,
errotapean harria
haren ganean txoria.

Etxe honetako etxekoandreak
sedazko gona gorria,
honarik aurrera deituko jako
doña Birjina Maria.

Lukainkatxo bi guri emotea
ez da milagro handia,
etxekoandrea parkatu
ez bazara ondo notadu.

Orain hasita gura genduke
dama gaztea notadu,
neskatxu gazte lilia
zure kolore gorria.

Zure matrailak iduritzen jat
krabelinaren orria,
krabelinaren orria eta
larrosa maiatzekoa.

Orain begira hementxe nago
damatxu bihotzekoa,
damatxu gazte parkatu
ez bazara ondo notadu.

Neure laztanak

Neura laztanak yaten deu
mailukiekaz ogie
ostera bere eukiko deu
luze ta linde garrie.

Mari Karmen yoskilea
etxe oneko alabea
egun baten yosten ditu
prakak eta arkondarea.

Aspaldien eztot ikusi
ai Donostiko Fidela
ha baino gurago neunke
txarri onaren gibela.

Dingili dango Mariñe
beti honela bagiñe
beti honela izateko
burue daukek ariñe.

Leihotxu bet ein behar dot
itsasoaren parean
handixi ikusteko neure
laztantxoa doanean.

Itsasoan ure lodi
ezta hondarrik agiri
neure laztana ikustearren
paseuko nintike handi.

Bilbon barberurik asko
endemas Barrenkalean
neu bere haraxe noa
buruen min dodanean.

Neure kapela makurra
beti tabernara gura
halakon baten itxikot
azunberdiren kontura.

Ederregia zara zu
soloan beharrerako
hartuixu kaballerue
kalean pasiorako.

Baltza nazela dineure
ai niri ezteust ardure
ardaoa baltza da baie
ai danak edaten deure.

Lezamako neskatilla
neskatilla baltzerana
arpeian ezagun dozu
lezamatarra zarana.

Mutil txapel gorriduna
yantzan asko dakizuna
zuk izangozu emazte
dama yake zuriduna

Oles ta Oles

Oles ta oles etxekotxuak
nik jotzen ditut ateak.
Nik jotzen ditut ateak eta
ondo erantzun jendeak.

Agur ta agur, jende nobleak
berri onen bat dakargu.
Atentzio on bat eduki beza
inork aditu nahi badu.

Adan eta Ebak egin zutean
Paradisuan bekatu.
Gure neke eta trabajuak
handikan ziran gertatu.

Jaun Zerukoak berehalarik
ordutik zuan pentsatu,
denborarekin beharko zala
beste Ebaren bat kreatu.

Eba ederra Joseperekin
Belenen degu topatu.
Hango estalpe pobre batean
eman zioten ostatu.

Estalpe pobre horretan zeuden
Jesus, Maria ta Jose.
Gure munduaren ejenplorako
berak nahi zuten halaxen.

Hau haizearen epela!
Airean dabil orbela.
Etxe hontako jende leialak
gabon Jainkoak diela.

Zapata txuri paperez
euri denean batere ez.
Nagusi jauna, esan bizaigu
hasiko gerane edo ez.

Esku txuritan papera
mahian urrez platera.
Lotsa gogorrez heldu gerade,
jauna, berorren atera.

Horrako hor goian izarra
errekaldean lizarra.
Etxe hontako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra.

Urregorriz du bizarra eta
zilar zurizko espalda.
Erreal bikoz egina dauka
elizarako galtzada.

Etxeko andre zabala
toki oneko alaba.
Bidean nator informaturik
limosnerua zarala.

Pikak hegoak xuri-ñabar

Pikak hegoak xuri-ñabar,
amorantiak baditut hamar.
Ni batek banarama bihar,
pena duienak ein beza nigar.

Bortainoan eder giltza,
amorantiak badabiltza.
Nik badizut baten hitza,
zeinek beriak xerkatu hitza.

Itsasoa laino dago,
Baionako barraraino.
Maite zaitut, maiteago,
txoriak bere umiak baino.

Santa Luzietan

Santa Luzietan gaba da luze
San Bernabetan egune
nobera ondo egon ezkero
ezta erruki lagune.

Aite yoan da Bituriera
ama lepoan hartute.
aite etorri da Biturietik
ama bidean galdute.

Biturie baino honantzago
legoa batez Gamarra
kakarraldoak bran-bran eginde
hantxe itxi dot senarra.

San Antonio San Antonio
txarrie gexo danean
San Antonio ezta esaten
urdeie yaten danean.

Logure naz ta lo eingo neunke
Banauko oirako lagune
badaukot lagune baie
agure lepo makurre.

Obabatxue kunkurrun
gaur zoaz ta biher erdu
alboan dodan papaoa baino
gurago zindukedaz zu.

Hasiak egina dirudi
eginak urre gorria
mila neska baino gurago neuke
etxean zorro handia.

Andra galantak Azkoitin dira
galantagoak Azpeitian
heldu nintzanean neu Arratian
artazukua zirakian.

Sein honen aita prailea da ta
ama beata santea
begi ederrokaz ama dirudi
hanka okerrokaz prailea.

Etxe ganean negu gorrian
loratu da ereinotza
non eta noren ondoan ete
dabil gure gizon motza?

Urkiolako denderuari
larogeigarren urtean
zaldar batek urten deutso
orkatileko zanean.