Baga biga higa
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa,
Kikili salda,
Urrup edan edo klik …
ikimilikiliklik …
Donostiako hiru damatxo
Donostiako hiru damatxo
Errenderian dendari. (Bis)
Josten ere badakite, baina
ardoa edaten hobeki.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.
Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren goxua. (Bis)
Hantxen edaten ari nintzala
hautsi zitzaidan basua.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
basua kristalezkua.
Donostiako neskatxatxoak
kalera nahi dutenean: (Bis)
Ama piperrikez dago eta
banoa salto batean.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
banoa salto batean.
Arrosatxoak bost hosto ditu,
krabelintxoak hamabi, (Bis)
Mari Josepa nahi duen horrek
eska bihotza amari.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
eska bihotza amari.
Donostiako hiru damatxo
hirurak gona gorriak. (Bis)
Sartutzen dira tabernara ta
irtetzen dira hordiak
eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
irtetzen dira hordiak.
Donostiako hiru damatxo
ein omen dute apustu. (Bis)
Zeinek ardo gehiago edanda,
zein gutxiago mozkortu.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
zein gutxiago mozkortu.
Ezkilaren kantua
Gure eliz’dorreko ezkila zaharrak
Badauzka hedaturik berrien bakarrak
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan bileran (bir)
Ene aitatxi zuten noizbat bataiatu,
Ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan boleran (bir)
Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
Bai kartsuki jo zuen
haren ezkontzea.
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan boleran (bir)
Baina ezkil zaharra zertako brandaka?
Etsai gaixtoa dator,
lot, gizon, arnaka.
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan boleran (bir)
Arrats hor lazgarria, ezkil etsitua,
Aitatxi gorputz da-ta
gerla da galdua.
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan boleran (bir)
Baina ezkila mintzo, xo, dezagun adi,
Haur ttipi bat sortu da,
azkar bizi bedi!
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan boleran (bir)
Kanta beza ezkilak menderen mendetan!
Kanta beza bizia Euskal herrietan!
Dilin, dalan, dalan,
Din-dan boleran (bir)
Tiriki tauki tauki
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Hamasei harri lantzen
ari da Oteitza.
Ai, oi, ai,
ari da Oteitza.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Mailua penazkoa,
harria gau beltza.
Ai, oi, ai,
harria gau beltza.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Etsipen kolpe bat da
ukaldi bakoitza.
Ai, oi, ai,
ukaldi bakoitza.
Ttun kurrun kuttun
Ttun, kurrun, kuttun, kuttun
kuttun, kurrun, kuttuna,
ttun, kurrun, kuttun, kuttun,
kuttun, kurrun, kuttuna.
Lo! Lo!
Ttun, kurrun, kuttuna.
Trikirriki trikitri
Kirriki triki triki
Trikirriki trikirriki
Trikirriki triki.
Hadi, hadi,
Trikirriki triki.
Txinkirrikitxin
-Txinkirrikitxin-
atzo nintzen Bilbora
-txinkirrikitxin-
tomate berdetan.
-Txinkirrikitxin-
Bilbora noa
-txinkirrikitxin-
zer egiten?
-Txinkirrikitxin-
amantaltxo bat
-txinkirrikitxin-
erosten.