Erabiltzen duten narrazio moldea ahozko kontakizunen berezko baliabide espresiboen ereduari lotzen zaio, hala nola, kontatze molde tradizionalaren hurrenkera kronologiko eta logikoari, deskribapen laburrak eta gertakarien azalpen espresiboa egiteari.
Narrazioaren zalutasuna eta argitasuna izaten dira bereziki estimatuak eta kontatzen dituen bizikizunak modu atsegin eta entretenigarrian kontatzeko dohaina. Esate baterako, Manuel Lekuonak bildutako soldadu karlisten narrazioetan, oso trazu gutxitan azaltzen dira gorabehera guztiak.
Zakur amorratuarena
Eta handik berrogei egunera, berrogeialdia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten hasi eta han zakurra ikusten zuela. Eta begiratu bat…! Harrapatzen zituen guztiak ere hozka hasi omen zitzaien.
Orduan jakin omen zuten zakur amorratua zela hura.
Salutatorea ekarri zuten: Albizturkoa zen, gizon txiki-txiki bat, gure aitaren tamainakoa, bruxa urdin motx batekin ibiltzen zena. Gogoan daukat nolakoa zen
Mikaela Elizegi