Lehen garai batean tradizio zabalagoa izan zuen, ia Bizkaia osoan daude tradizio honen zantzuak-eta. Gaur egun ospe eta entzute handiena dutenak Gernikan urtero hiriko gazteek egiten dituzten marijesiak dira.

 

Manuel Lekuonaren ustez, kantu-elkarrizketa mota hau, herri askotan dauden fraide komentuekin eta hauen eragin sozial eta kulturalarekin lotu behar litzateke.