Zuberoako zenbait antzerki errepresentaziotan argumentuaren ardatz nagusia epaiketa da (batez ere tobera-mustra eta asto-lasterretan); Hegoaldeko nekazari giroko antzerki hauetan, berriz, gaztearen ezkondu nahia eta amarekin dituen eztabaidak errepresentatzen dira batzuetan; beste batzuetan, ezkontza tratua egin bitarteko gorabehera barregarriak eta pasadizo itxuragabeak dira ardatz, ezkongai bakoitzak bere aldetik jartzen dituen baldintza gehiegizkoengatik bereziki.
Ama-alaba edo ezkongaien arteko eztabaida sarri zakarki amaitzen da: ama alabari erratzaz jazartzen zaio, edota saskia irauli eta galtzailea hankaz gora joaten da.