Xiten zütüzün Xundane Xuhane goizan begithartatzea sahatseko errekaala. Heben, Larrañen, Orhiko harpiala xuaiten zien bezala eta egün hartan neskatilak eta emaztiak e been iturriala xahatzea, garbitzea, xuiten zütüzün. Eta, omen erran ditazüet etxe batetan bazela gizun bat holaxe etoik Xundane Xuhane goizan xeikitzen zela eta bortha-aitzinian pikarrai xarreta, bee askan bainatzen zela, hoi goizik, laminak bainatzen zin ber tenoian.
Urthe bathez, ordian, ai zütüzün aphaintzen huiean. Barrantoi zaharra agitü züzün, han argitzeko aharka xuaiten. Aharkak dütüzü ahaiak, ahaien txerka xuiten eta hiu lamina han xahatzen ai.
Erraiten diezü ordian, lau ogi gomendatzen diezü. Eta, bai, bai, ekarriko zeiala bai lau ogi. Eamaiteko laminen borthaala. Hoi bihamüneko komisionia.
Baantol etxea xiten düzü eta emaztiai erraiten diozü:
– Laminak bath diñatzat eta ogiak gomendatü diztañe eta behar diñat ogiak eaman, bestelan trunpatüko niñe edo zerbait eginen ditañe.
– Ai, ai, ai, aia! Eta ikhusi ditük laminak? Nun? Ho eta hola?
– Hola, bai.
Baantol ogika xuaiten düzü, bai, eta lau ogi hartzen dütü, lau txoina, hots, lau txoinak dia ogi lüze-handiak, lodiak. Ordian, badoazü bee txoineki. Bidian agitzen ziozü baten hastia, txoina baten, gose beitzen, puska bat xan züzün beak. Laminen egondigiala hel eta, han xuaiten duzü leze borthaa, xuaiten düzü leze borthaa eta txingili bat agertzen ziozü txinkaz. Hoi emaiten diozü, bai, osua, lehenik eta hau sartzen düzü. Beste bat xiten diozü, bai, osua, lehenik eta hau sartzen düzü. Beste bat xiten ziozü, hai berriz emaiten diozü. Geo, hiugerrena, hiungerren bat elkhitzen ziozü, hai, berriz, bestia, osua. Eta, horra, laugerrena. Hai emaiten diozü delako zokorra muztuik zian hua. Laminak, ordian, erraiten, erran ziozün:
-Aa, Barrantol, Barrantol, ükhenen dük eskalalanpua desgantzol eta emaztia bihotz hotz.
Hoixe zen gue istoia.


Jiten ziren Jaundone Joane goizean begitartatzera (arpegia garbitzera) Sahatseko errekara. Hemen, Larrañen, Orhiko harpera joaten ziren bezala eta egun hartan neskatilak eta emazteak ere beren iturrira xahatzera, garbitzera, joaten ziren. Eta omen erran didate etxe batetan bazela gizon bat horrelaxe etorririk Jaundone Joane goizean jeikitzen zela eta borta (ate) aitzinean pikarrai (bilutsik) jarrita, bere askan bainatzen zela, hori goizik (goizean), laminak bainatzen ziren ber tenorean (garai edo ordu berean).
Urte batez, orduan, ari ziren apaintzen urean. Barrantol zaharra gertatu zen, han argitzeko (argitze orduan) aharka joaten. Aharkak dira ahariak, ahariek txerka (bila) joaten eta hiru lamina han xahatzen ari.
Erraten die, orduan, lau ogi gomendatzen die. Eta, bai, bai, ekarriko ziela bai lau ogi. Eramateko laminen bortara. Hori biharamoneko komisionea.
Barrantol etxera jiten da eta emazteari erraten dio:
– Laminak bat (aurkitu, kausitu…) dizkinat eta ogiak gomendatu diztaine (zizkidanate, zizkidatene) eta behar dinat ogiak eraman, bestelan trunpatuko (engainatuko, burlatuko) nine (niaunate, natxiotene) edo zerbait eginen ditaine (zidanate, zidatene).
– Ai, ai, ai, aia! Eta ikusi dituk laminak? Non? Ho eta hola? (Honela eta honela?)
– Hola, bai.
Barrantol ogika (ogitara) joaten da, bai, eta lau ogi hartzen ditu, lau txoina, hots lau txoinak dira ogi luze-handiak, lodiak. Orduan, badoa bere txoinekin. Bidean agitzen (gertatzen, gogotzen) zaio baten hastea, txoina baten, gose bait zen, puska bat jan zuen berak. Laminen egondegira (egonleku) hel eta, han joaten da leze bortara, joaten da leze bortara eta txingili (lamina?) bat egertzen zaio txinkaz (irrintzika). Hori ematen dio, bai, osoa, lehenik eta hau sartzen da. Beste bat jiten da, hari berriz ematen dio. Gero, hirugarrena, hirugarren bat elkitzen (ateratzen) zaio, hari berriz, bestea, osoa. Eta horra, laugarrena. Hari ematen dio delako zokorra mozturik zuen hura. Laminak, orduan, erraten, erran zion:
– Aa, Barrantol, Barrantol, ukanen duk eskalanpua desgantzol eta emaztea bihotz hotz.
Horixe zen gure istoria.