Behin, Artzate baserrin, gure artio mendiz urruti, han, baserrin, negue zan eta negun behiek eta animali asko, arbie bazan sorotik; gizon bat jun zan, bazkal aurretik, epel zegon momentu baten, jun zan ta, garbitu zun arbi hori, atea lurretik eta garbitu, saskikada bete zun,… saskia jasotzeko. Aditu zun, entzun zun hots bat menditik:
– Aittona buru txuri, esaiozu xarpa xaharri, hil dala Xirrimirri, datorrela xarri-xarri!
Bi aldiz edo hiru aldiz esan zion. Gizonak hartu …, etxera etorri, behiei jaten eman eta sukaldea jun zan. Sukaldean bazkaltzen ari ziela gizonak esan zion:
– Gaur gauza harrigarria gertatu zait.
– Ze pasau zaizu ba?
– Ba hola ta hola ari nintzen, arbie zeatzen, eta menditik aditu det hotsa: Aittona buru txuri, esaiozu xarpa xaharri, hil dala Xirrimirri, datorrela xarri-xarri!
Neskame bat zeukaten etxe hortan, garai hartan, eta neskamek hori entzun zunen kendu beak soinean zeukan mandara eta lasterka ihes egin zun etxetik. Eta gero jakin zuen neskame hure Xirrimirrin alaba zala.