Behin baziren hiru mutil gazte, estudixuk ikasten, baiña ezin eben ikasi edo, gatx jartzen, ta itxi eitten zan, estudixuk ikastia itxi eitten. Biharrik be etxakoen gustetan ta, hor ebixen, jo batera ta jo bestera. Ta, bizimodua aurrera eruateko dirue behar, ta biharrik ein ezik ba, dirua gatxa ta… Baten erneauta zegon, batek:
– Guri dirue emango leuzkiunik ez da inpernun deabruik be… – esaeban.
Ba agertu jakon gizone, bat, eta esan eutson ia ze pasate jakuen. Ba, diruik etzeukela ta, txarto ebixela ta esaueutsen:
– Bueno, neuk emongotsuet dirue nahiezuen beste! Kondiziño bategaz. Haretxek diruek zegaz eindda dauzen jakiten baozue etzarie… libre izango zarie. Ta, bestelan, zeuek izango zarie neutzat.
Bueno, hari ordun ez zeutsen ardureik dirue emon ezkero, ta eiñ eben tratu hori holan izateko. Baiña, urtiek pasau ta, baakizu, diru nahikua eukien baña, plazo bat ipiñitzen lezak, hori, zegaz eindda euzen horrek diruok, jakitteko, ba plazua baetorren gero ta aurra. Ta hasi zin apur bat estutzen. Diru nahikua eukien baña, haak jakin ein bixan ba, ostantzien diabruak berantzat zittun ba. Ta, jo batera ta jo bestera ta, ezek.. iñok ez eutsen emoten esplikaziñorik zegaz eindakuk izan leikezan. Ta bapaten enterau zien ba, holan, abade zahartxu bat eula han konbentuten eta ba, iñok jakiñen… ba haretxek jakin leixela. Eta jun zien, ta, topau eben, ta esaeutsen ba ze problema euken. Ta, ba, esauetsen berak eztakixela, baiña Pariseko gabien, Akerlandako pagadixen eitte ebela juntie horrek diabruek, eta haretxe juten baziren (…) enterauko zala zer pasetan edo, zegaz einddakuk diren diruok.
Bueno ba, mutilok pentsau dabe haratxe juatie. Jun dia. Ta han daz, pago gañian paraute, gabian, ta, etzan iñor agertzen ta, lukartu ein zien bi. Lukartu ein zien bi ta, bestiak hor euen bat… Etorri die halako baten hara diabruok. Ta han ddaban eurien juntie itten ta, badaz han, pagopian ta, bueno ba, euren pasadizuek eurien jefia edo euren nagusixai esaten eutsen, ta esaoutson batek:
– Hiru malestudiante be neurik ditudaz, harek eztakixe, dirua emon neutsen ba, ta harek eztakixe ta ezin leixe jakin (ez dot pentsetan) harek diruek arime kondenauan bitxoskolaz? eindde dauzenik. Ta haretxek be neuriak izango dia.
Esaeutson beste batek, esan eban:
– Bai, señora aberats bat be gaixorik txarto da, ta laster, laster ilteko moduen ta ha be nitzat izango da ze Gure Jaune hartzen, elixara, elixan euela, jausi in jakon; ta hantxe da harri bittartian Gure Jaune eta ha hartzen ezpadau ezin leike saniau.
Ta, ba diabruok esan eutsezan euren gauzok jefi horri edo, nausixe horri ta, ba amaittu zan. Ta akordau die mutillok, lo dauzanok, akordau die ta:
– Ño! Lo in xuat nik! – esan du batak.
– Neuk be bai! – bestiak – Lo in xuat neuk be! Ta hik? – bestiai.
– Nik ez. Ta jakin dok ba ezer?
– Bai. Jakin dot ba. Arime kondenauan bitxoskolaz? eindda dauzela gure diruek.
Bueno, gero ba hori jakin baña harek ez eukien ezen faltaik, diru nahikua euken ta, pozik euzan, pozik euzan ta, jo batera ta jo bestera han ebixen ta baña, hori akorde eon zanak entzuntson ba, ha señoriana be ta esaeutsen bestioi:
– Bueno, ibili ga gu alkarragaz luzero ta, oiñ ba banatu eingo ga ze oiñ ba hori be jakin dou ta, ezteukou problemaik eta.
– Tira ba.
Jun die alderdi batera, jun zien batzuk eta gero horrek bixok eta bestie, bestie akordau zana, jun zan hara señoriana. Ta, ba jun zan, aberatsak zien, txalet elegante baten bizi zien, ta aberatsak zien ta ba jun ta, jo eben atia, ta urten eutson krisediek. Esaeutson krisedie horri ba, señorie gaixorik daule enterau dala ta, harexe ba, saniauko lukela pentsetan dabela. Esaeutson krisediek:
– Ba esangotsot untxe ugazabai!
Esaeutson ta, esaeutson ugazabak:
– Alperrik izango dala kontuizu baña – zea probatu ebazan ba medikuak euzenik onenak eta danak baña – alperrik izango dala kontuizu baña esaiozu pasetako.
Ta, ba jun da. Ta, ba mutil horrek esaeutse. Gure Jaune, harri bi tartien, ta hantxe hartu bio bida ta, ba jun zien, baitta! Han euen harri bi tartian Gure Jaun hoi. Ta ba, hartu Gure Jaun hoi, ta ekarri eben etxera, ta señorie hoi ba etzan ikaraik eitteko kapaz ohian ta, bueno; hiru katilukada salda esauetsen ekarteko mutil horrek. Ekarri zituzan, ekarri zituzan ba hiru katilukada salda ta, Gure Jaun hoi hiru katilukada saldatan partiute emoeutsen señorie horrei.
Lehenengo katilukadie hartu ebanien, da!, jarri eiñ zan ohien. Bigarrena hartu ebanien, ohian aurrian da!, tentetu zan. Ta hirugarrena hartu ebanien, heldu besotik gizonai ta pasiuen. Ia total saniaute. Ta gero ba, aberatsak be bazien ta, ez ekixen zer emon be, mutil horrek ia ze bihar eban ta, ez!, ez!, berak ez dauela ezer bihar. Ez dauela ezer bihar. Baiña ba, bai-ez derriorra zer da ba! Emaeutsen diru pilo bat eta kaballo zuri bat. Erregalau eutsezan. Ta ba, mutil hoi be pozik. Ta, kaballo zurixan gañian paraute han doie, mutil hoi, ta ba, topa eittu beste lehen alkarregaz egon zien beste mutil bixok. Topau eittu bidin ta:
– Kaballo zuri elegantiaz ta ibiltteko ze, zer ba?
– Ai, mutillak! Hako, Akerlandako pago ganian lo iñ ezpazendu zeuk oraiñtxe ibiliko ziñan! – esauetsen.
Ta, ño!, mutillak pentsaueben: hori holan bada datorren barixekun jun biaugu osteran be. Ta, jun dia hurrengo barixekuen beste mutil bixok, lo eiñ ebenak, ta han daz pago ganien, ta akorde ordun, ta etorri die deabruok eta:
– Bueno mutillak – esaeutsen diabruk han juntau zienian, baakixen ba ze pasau jakuen aurreko, aurreko barixekuen – ia lehenengo horrek pago ganiok errebisatukou ia iñor bada.
Ta, hasi dia errebisetan ta topauittue mutil bixok han, ta gau guztixan hartu porkatxakin ta sasi guztixen azpittik eta laiño guztixen ganetik ibilli zittuen, porkaxka, gau guztixan mutil bixok.
Hau holan bazan, sartu deixela kalabazan, eta urten deixela Aulestiko plazan, erdi-erdiko losan.

Kaltzakortak Jose Egañari jasoa