Pastoral bat ospakuntza zabala da:

1.- Lehenik mustra edo desfilea egiten da modu antolatuan: aurretik zintzoak, atzetik aingeruak, jarraian türkoak eta azkenik satanak.
2.- Jokalekura igotzen direnean, obra bera hasten denean, hiru zati nabaritzen dira:

  • Lehen perediküa: antzerkiaren gaia ematen da aditzera.
  • Bigarren perediküa: heroiaren bizitza, gatazkak eta heriotza.
  • Azken perediküa: azken hausnarketa, kontseiluak eta agurra.

Lehen perediküa 

Pastorala akto bakarrez osatuta dago eta, esan bezala, ez ditu teatro klasikoaren ekintza, leku eta denbora batasunaren irizpideak  gordetzen.

Obrako testu osoa bertsotan esaten da, batzuetan kantatuz eta besteetan errezitatuz. Antzezleek bertsoa bi hemistikiotan zatitua esaten dute, aurrerantz ibiltzen dira lehenengoan eta gibelerantz bigarrenean.

Ekintzaren eszenak bata bestearen atzetik ematen dira. Eszena bataren eta bestearen tartean dantzariek dantza egiten dute edota eszena barregarriak eta borrokak edo gerlak errepresentatzen dira. Beste zenbait osagai ere ia beti agertzen dira pastoralaren une batean edo bestean: batzuetan artzainak igotzen dira eszenara ardi eta bestelako animaliaz lagundurik eta koruan abesten dute momentu hartako giroari kutsu lirikoa erantsiz; beste batzuetan aingeruak eta apezpikuak ere parte hartu ohi dute, eta koruan abesten dute gertakarien erlijio balorazioa eginez.

Dantzariak


Gerlak

Artzainak

Aingeruak

Apezpikuak