Sarrera

Pastorala jai giroan egiten da, goiz eta arratsalde, egun osoan.
Pastoraletako mundu sinboliko plastikoki adierazten dena hiru ataletan banatzen da, eta berez hortik dator pastoralaren mezu nagusia:

  • mundu zerutarra, aingeruak zuriz jantzita.
  • gizakion mundu kristaua (zintzoak edo urdinak) eta mundu paganoa, hau da, türkoena, elkarrekin beti borrokan. Bi taldeok nabarmentzen dira bereziki eta horiek dute protagonismo gehien: onak urdinez janzten dira eta eskuinaldea dagokie jokalekuan; gorriak edo türkoak, aldiz, fedegabeak dira, eta  ezkerraldea dagokie.
  • infernuko mundua (satanak). Pastorala, funtsean, zintzoen eta gaiztoen arteko borroka da, fededunen eta paganoen artekoa.

Mugimendua

Hiru mundu hauetakoak era berezian ibiltzen dira jokalekuan: zerutarrak irristan bezala ibiltzen dira agertokian, pauso labur eta arinez.
Onak edo urdinak patxadan eta ohorezki ibiltzen dira, militarren pausoan; gaiztoak, aldiz, urrats handiak eginez, dena garrasi eta imintzio zakar, guztiz baldar.
Satanak dantza eta irri ibiltzen dira eta burlaizez hitz egiten dute.

Musika

Musikariak lagunduta joaten dira aktoreak jokalekuraino, eta eszena tarteetan, borrokak dirauen artean, zenbait musika doinu jotzen dituzte. Musikaren eginkizuna, berez, pastoralean ematen den giro mota desberdina mugatzea, zehaztea, bereiztea da. Doinu desberdinak jotzen dira, oso garai desberdinetakoak, esate baterako:

Pastoraleko martxa

Gerlak

Satan-dantza

Pertsonaiek kantatzeko erabiltzen dituzten doinuak ere ez dira beti berdinak. Esate baterako:

Lehen perediküa


Pertsonaien elkarrizketakoa