Orixek jasoa

Orixek Euskaldunak liburuan “Artazuriketa” atalean, oin-ohar batean berak jasotako zati baten berri ematen du:

“Amak: Nun ditun? nun ditun,

nik emandako eun dukat,
auntz adar-motxa,
txerri isats-motxa,
arkakusio begi-bakarra,
zorri larru-urdiña…?
Nun ditun?

Alabak: Oriek guztiak nik jan nitun.”

Aldian-aldian errando bertso berriak jarri eta abesten zirela esaten du Orixek, eta berak ere Euskaldunak poeman berak asmaturiko errando bat sartu zuen; genero horretako pieza bakarra eskaintzen du, herri hizkera eta elkarrizketa modu sinesgarrian eraturik.

Manuel Lekuonak jasoa
Gerra aurretik Manuel Lekuonak errando baten zatia jaso zuen Oiartzunen, bere herrian, “Aitona” zeritzan ipuin kontalari apartaren ahotik, eta “Literatura oral vasca”  liburu ederrean (1965) argitaratu zuen.

“- Jaungoikuak egun on dizula, Andre Brijida.
Aspaldiyan etzaitut ikusi horren goiz jeikiya.
Beti bezela derakarzkizu kolore gorriyak…
Ez dira, bada, eman dizkidalako gosari-txikiyak…
Neroni ere barurik nator; kulpak dituzte ardiyak…

………………………………………………………..

Buenas tías tengan ustedes: Señora, ¿cómo lo pasa usted?
Osasunakin… gaztelaniaz yo no sabe.
Goizian goizik etorriya naz zutaz enkontzatzera…
Prezisua da, ni zure alabakin ezkontzia
Nere alaba biyotzekua: aizan arapiko!
Artzan kopa bat, kopa bat artzan, tratu egiteko;
olako proportziyorik ez dun nola-nai galtzeko.
Ama nere biyotzekua: ez naz orrekin ezkonduko.
Zer aitzen diñat, arapiko? Ez yazela orrekin ezkonduko?

………………………………………………………..

[Tarte batean senargaiaren jabegoez eztabaidatu ondoren, honela bukatzen da elkarrizketa:]

…goiko larrian bi ardi antzu ta iru artantxo;
beko soruan  baria abasto…
Az al-da asko, gu bizitzeko?”