Orixek Euskaldunak poeman kontatzen du, errandoa egiterakoan ama-alabak ari direla elkarrizketan: ama “andre urragarria, mozorroz beteta” agertzen da, alaba, berriz, saski irauliaren gainean eserita.

Oiartzun aldeko errando bat errepresentatzen duen Intxixu taldearen komediatxoan, aldiz, bi ezkongaien artekoa da elkarrizketa, eta senargaia saski barruan agertzen da andregaiak bueltaka darabilela, iraularazi eta bota egiten duen arte.