Geografiari dagokionez, euskal eremuaren bazterretan bildu dira batez ere baladak.
Bizkaian, Mikel Zarate Mintegiak adierazi duenez (1995), Bermeon, Lekeition eta Ondarroan bildu dira batik bat itsasoarekin lotura duten baladak edo gaia itsasoari buruzkoa dutenak. Markina aldea da baladen beste harrobi handia, baita Gernika ondoko EreƱo eta Arteaga ere. Baina ororen gainetik Arratia haranean egin dira azterketarik sakonenak eta bera da Bizkaiko balada bilduma-lekurik aberatsena.
Iparraldera joz gero, batez ere zuberotarrak (Sallaberry) izan ziren lehenbiziko baladen testigantzak bildu zituztenak. Zuberoakoa da “Bereterretxeren kantorea”. Nafarroa Beherean ere bildu izan dira baladak (“Goizian goizik”).