Ahozko narrazioaren estilo eta teknikez baliatuz idatziriko zenbait narrazio liburu sailkatzeko izen hauxe hautatu zuen Juan Mari Lekuonak “Ahozko literatura”n. Deitura honen pean biltzen dira beraz, ahozko kontagintzaren ezaugarri eta baliabideez ehunduriko eta idatziz jasoriko zenbait kontaera, bereziki autobiografikoak, oroitzapenak edo inoren biografia gorabeherak jasoz lekukoek nahiz biltzaileek aipaturikoak.