Guganaino heldu diren XV. mendeko eresiak emakume hiletariek jartzen zituzten bertsoak dira, eta XVI. nahiz XVII. mendeko kronistek jaso zituzten. Espainiako erregearen kronista izan zen Esteban  Garibaik Gipuzkoako probintziaren historia egiterakoan horietako bi aipatzen ditu, biak Deba arrokoak.

Antza denez, emakumeek bat-batean jarrritako bertsook hil-kexua adierazteko lantuak ziren. Gaztelaniaz “endecha” esaten zaien bertso moldeen antz handia dute, baita Kanariar Uharteetan kantatzen ziren izen eta egitura bereko “endecha” direlakoena nahiz Korsikako “voceri” bertsoena ere.

Zenbait biltzailek (J.M. Lekuona, A. Zavala…) eresiak baladen artean sailkatzen dituzte.